Arauak
Museoa bisitatzen duzun bitartean, lagundu iezaguzu gure ondare komuna babesten.
Artelanak objektu bakarrak eta baliotsuak dira, eta etorkizuneko belaunaldientzat gorde behar ditugu.
Horregatik, gure bisitari guztiek museoan ahalik eta gehien goza dezaten, eta aretoetako zaintzaileei beren lana betetzen laguntzeko, beharrezkoa da zure lankidetza.
Mesedez, errespetatu arau hauek:
- Artelanak hauskorrak dira, eta erraz honda daitezke; ez ukitu, arren.
- Jabetza intelektualeko eta erreprodukzioko eskubideek artelanen irudien hedapen librea mugatzen dute: ezin da argazkirik edo filmaziorik egin museoan.
- Gainerakoei bisita ez eragoztearren, ezin da telefono mugikorra erabili aretoetan.
- Museoan badaude komunak.
- Ez sartu edaririk edo janaririk aretoetan. Halaber, legez galarazia dago bisitan zehar erretzea. Segurtasunagatik, kanpoan utzi behar dira aterkiak eta 40 x 40 cm-tik gorako fardelak edo poltsak.
- Haurrak ongi etorriak dira museora: saia zaitez zugandik hurbil egon daitezen, eta zaindu haien portaera.
- Gehienez ere hamabost laguneko talde antolatuak onartzen ditugu, eta arduradun bat izan behar dute, gainerako bisitarien erosotasuna bermatzeko.
Eskerrik asko.