BOHURT” ERDI AROKO BORROKA


Hainbat mendetan, Bohurt izeneko kirol historikoa, gaur egun Erdi Aroko borrokaldi ere deitzen dena, zaldunen arteko jarduera nagusitzat hartzen zen; armadura, ezpata, ezkutu, aizkora edo alabardadun borrokalari-talde biren arteko norgehiagoka izaten zen, zuzeneko kontaktuaren bidez aurkariaren taldea eraistea helburu zuena.
Orain dela gutxi arte ezin zen hitz egin kontaktu zuzeneko borroka kolektiboei buruz, arrazoi sinple batengatik: mendebaldeko gizarteak ahaztuta zeuzkan Europa osoan izaten ziren topaketa horiek. Bizi garen une historikoaren ondorioz, ordea, Erdi Aroko torneoak denboraren errautsetatik berpiztu dira, eta balio handiagoa eman diote horrelako ekitaldi bat eszenaratzeak berekin dakartzan alderdi historiko eta kultural askoren berezko balioari.